XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Espira, sortzaile batek helizea ukitzen dueneko bi punturen arteko zatia da; helizearen zatia alegia.

18. irudian, helizearen espira bat marraztu da.

Hari-neurria, bi espiren artean sortzaileak duen distantzia da.

Zilindroaren altuera, beraz.

Hemen bi helize aztertuko ditugu: zilindroarena eta konoarena.

a) Zilindroko helizearen marrazketa

Zilindroaren diametroa, hari-neurria eta espira-kopurua emanak daude.

Ikus 18. irudia.

Espira bakarreko helizea marratuko dugu.

D diametrodun zirkunferentzia ipini eta baita altuera duen zilindroa ere.

Zirkunferentzia zatitu egiten da (zortzi zati berdin egin adibidez) eta zilindroa ere berdin.

Zirkunferentziako ... puntutan, oinarriaren elkartzutak marrazten dira eta lerro horizontalen elkarguneak dira ... helizearen puntuak.

Zirkunferentzian zenbat eta zati gehiago egin, helizearen hainbat eta puntu gehiago lortzen da eta kurba errazago marratuko dugu.

b) Konoko helizearen marrazketa

Konoaren diametroa, hari-neurria eta espira-kopurura ezagunak dira.

Ikus 19. irudia.